XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tentsio maximoa (s min kasu honetan) x ardatzetik eskuinerantz (dextrorso erara) j angelua biraturik (85ampdeg;17`) aurkitzen da.

4.9.- TENTSIOAK HABE KONPOSATUETAN. Injinerutza praktikatzerakoan, sarritan erabiltzen dira habean zehar elkarri lotutako edo soldatutako zenbait formatako profilez osatutako habeak, eta multzo oso horrek oso forma desberdinak hartzen ditu materialen eta aplikazioen arabera.

Habe-mota honetako tentsioak, ebakiduraren zati desberdinak elkarren artean zurrunki loturik edo soldaturik daudela emanik kalkulatu ohi dira normalean.

Kalkuluak egiteko prozedura, honako hau izan ohi da: a) habearen proiektua, solido bakartzat harturik eta b) habearen zati desberdinak lotzen dituzten elementuen proiektua eta berezketa.

Lehena egiteko, pieza bakarreko habeentzat ezarri diren formulak erabiltzen dira, baina sekzioari, errematxe, torlojo, berno eta abarrek behar dituzten zuloen hutsuneak deskontatuz.

Loturen kalkuluak, adibideen bidez adieraziko dira.

Bedi lehenik zurezko habe bat; 4.17(b). irudiak adierazten duen bezala konposaturikoa.

Bi oholen artean sartutako piezak, S indar ebakitzaileak irents ditzaten moduan kalkulatzen dira (4.17(b). irudia).

Era honetan, sx-en kalkulua (74) ekuazioaren bidez egin daiteke.

Pieza eta torlojoek sortutako sekzio-laburpena kontutan hartzeko, 4.1 7(c). irudian marrakadura duen sekzioa bakarrik hartuko dugu erabilgarritzat.

Era honetan: Pieza bakoitzaren gainean diharduen S indar ebakitzailea kalkulatzeko, indar hau pieza bakarreko habean eb azal neutroaren azalera gainean banatutako indar ebakitzailearen berdina dela jotzen da, b habearen zabalera eta e bi pieza jarraien erdiko puntuen arteko distantzia izanik (ikus 4.17. irudia).

(84) ekuazioa erabiliz eta kasu honetan habearen altuera 2h dela kontutan harturik, honako hau lortzen da: Piezen dimentsioak eta beraien arteko e distantzia, habearen pieza eta hozkadurek jasaten dituzten tentsioei eusteko modukoak aukeratu beharko dira.

Tentsio ebakitzaileak, piezaren a.b batezbesteko sekzioan berdinbanatu egiten direla eta pieza horien alboko aurpegietako presioa c.b sekzioan (...).